XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Argazkilariek diote: jadanik ezin daiteke originaltasunik eman, alegoria, parodia, subertsioa baizik jabetzapeneko kontzeptu berriaren bidez.
Lehenago aipatzen genuen historia horren jabetzapenaren bitartez alegia.
Historiaren birziklapena da gaur egun sektore batzuetatik formulatzen den proposamenetako bat argazkigintzan estetikoki aurrera jarraitzeko bide bezala.
FONTCUBERTAren hitzetatik jalkitzen den pesimismo hori errealitatea agortu delako uste horrek probokatua dago, beharbada.
Hala ere, kontua ez da horiek berpiztu egin behar direla bakarrik; kontua da horiek
Horixe da beste proposamenetako bat.
Eta proposatutako bideetako bat hori baldin bada; ezin ahaztu daiteke ebidentzia bera.
Orain dela urte batzuetatik hona, argazkia, kreazio bezala, hainbeste bizi da beste adierazpen artistikoekin batera, ezen, kasu batzuetan, hauekin bat egiterainoxe iristen bait da.
Esan nahi da, aise samar topa gaitezkeela beren euskarritzako material bezala pintura, argazkia edo are eskultura (baxuerliebean) daukaten obrekin.
Eta errealitate horrek merezi dezakeen balorazio kritikoa aparte, kontua da praktika hori egitate bat dela jadanik.
Guzti horrek, beraz, esan nahi dezake ausaz autorea, etorkizunean, eskultura bat egin, mihise bat pintatu ala eszena bat fotografiatu, zer nahi duen galdetu gabe baliatuko dela teknikez.
Besterik gabe horiez baliatuko dela lortu nahi duen helburuaren funtzioan.
Horrexegatik, argazkiaren mugak (euskarri kimikoan nahiz elektronikoan egindakoarenak), iragandako lorpenetara mugatu eta horietan ainguratzetik urrun, gero eta zabaltzenago joango dira.
EUSKAL ARGAZKIGINTZA DELAKOAREN AURREANErabat ados nago Pedro ZARRABEITIAk defenditzen duen hasierako planteamenduarekin zera dioenean, alegia,
Egia da ikerketa hori behar den zorroztasunarekin egiteko behar hainbateko perspektiba historikoa falta dela.
Etiketak etiketa, ZARRABEITIAk berak aitortzen du Euskal Herrian garatzen diren elkarbizitzako kondizio sozial, ekonomiko eta kulturalek badutela nolabaiteko eragin bat produzitutako obran, paisajea bera ahaztu gabe, noski.